Azpiegitura handiak gure gizartearentzat
Hautatu obraren beste ikuspegi batzuk:
Galdiano Astigarragan Urumeako autobidearekin bat egiteko lotunearen eta Errenterian A-8 autobidearekin bat egiteko lotunearen arteko zatia egin du, baita bide osagarriak eta auzo-bideak ere. Guztira, 20 kilometro errepide eraiki du Galdianok.
Autopista zati honek 3,50 m-ko hiru erreiko bi galtzada ditu, 2,50 m-ko kanpoko bazterbideekin eta 1,00 m-ko barnekoekin. Ingurunearen orografia malkartsua eta lotune konplexuak direla-eta, egitura ugari behar izan dira: bost biaduktu, hamahiru gaineko pasabide, bost azpiko pasabide, hamar murru, tunel faltsu bat eta bi meatze tunel. Nabarmentzekoak dira Urumeako biaduktua (1.020 m), Menditxo (380 m) eta Perurena (419 m) tunelak eta Viveroseko tunel faltsua (193 m).
Horrez gain, hainbat ezponda eta lubeta zimendutan tratamendu bereziak aplikatzea beharrezkoa izan da. Ezpondetan eusteko sareak, bulonatuak eta harri-lubeta murruak jarri behar izan dira eta lubeta zimenduetan metxa drainatzaileak.
Hedapena
Espainiako eta nazioarteko merkatura hedatu ditu Galdianok bere jarduerak eta negozio ildoa energia berriztagarrien arlora ere zabalduko du.
Kalitatea eta ingurumena
Bezeroak gustura izateko eta ingurumena errespetatzeko konpromiso sendoa du Galdianok. Horregatik, kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketarako sistema ziurtatuetan oinarrituta egiten du lan.
Laneko segurtasuna
Gizarte erantzukizunaren erakusgarri da Galdianok duen laneko arriskuak prebenitzeko estrategia, eraikuntzaren sektorean aitzindaria eta erreferentzia dena, gainera.
Hemen zaude:
© 2009 Galdiano, SA